XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IPUIA.

OYANEKO IRU GIXONTXOAK.

Bere emaztea il yakon gizon bat bizi zan, eta bere auzoan senarra il yakon emakume bat.

Eta gizonak alaba bat eukan; baita emakumeak be beste bat.

Neskato biak alkarren ezaun ta adiskide zirean, eta sarriten ibilten zirean batera egurasten eta olgetan.

Emakumearen etxean egozan egun baten esan eutsan emakume alargunak gizonaren alabeari: - Entzun: esayon aitari beragaz ezkondu gurako neunkela; ori izatekotan goxetan esnea garbitzeko ta ardaoa edateko izango indukezan.

Bere etxeratu zanean ba, neskatoak esan eutsan aitari emakumeak agindu eutsana.

Ta aitak, belar ostean azka, erantzun eutsan: -¿Zer egingo ete-yonat nik?.

Ezkontzea atsegiña badon, baña baita naigabea be ta ez txikarra.

Atzenean ez batera ez bestera ezebala ebazten ikusirik, erantzi eban bere onetakoa ta esan eutsan alabeari: - Artu egin azpian zuloa dauan oñetako au ta eskegin antxe agean agiri dan untze nausitik eta ixuri ura barrura.

Urari eusten bayautson, barriro artuko yonat emaztea, baña ura zulotik bayoakon, enayoan geyago ezkonduten.

Egin eban neskatoak agindu yakona, ta urak zuloa sarratu egin eutsan onetakoari ta goi-gorano urez bete arren etxakon tantakadarik yausten.